EMAKUMEZKOEN MUNDUKO XAKE TXAPELKETA.
(2013ko irailaren 11tik 27ra, Txinako Taizhou hirian).
Txinako
Taizhou hirian jokatzen ari da Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa. Anna
Ushenina ukraniarra (2.500 FIDE elokoa) eta Yifan Hou txinatarra (2.609 FIDE
elokoa) aurrez aurre daude. Munduko azkeneko bi txapeldunak dira.
Hamar
partida ditu final honek. Berdinduta amaituz gero, ezberdinketa partidek
erabakiko dute titulua.
Anna
Ushenina Ukraniako Jarkov hirian jaio zen 1985eko abuztuaren 30ean. 28 urte
ditu. Jarkov da Ukraniako bigarren hiria, populazioari dagokionez.
2012ko
abenduaren 1ean emakumezkoen munduko xake txapelduna bihurtu zen, finalean
Antoaneta Stefanova bulgariarra 3’5-2’5 gainditu ondoren, Errusiako
Khanty-Mansiysk hirian.
Yifan
Hou gazteagoa da. 1994ko otsailaren 27an jaio zen Txinako Nankin hirian. 19
urte ditu. Nankinek zortzi milioi pasatxo biztanle ditu.
Gaztea
izan arren, badaki zer den emakumezko munduko txapeldun izatea zer den, 2010ean
eta 2011n txapelduna izan baitzen.
Lehenengo
40 jokaldiak egiteko ordu eta erdia dute jokalariek. Partida amaitzeko ordu
erdi gehiago. Hasieratik, jokaldi bakoitzean 30 segundo gehitzen dira.
2013-09-11:
LEHENENGO TXANDA.
Anna
Ushenina (Ukrania) (2.500) – Yifan Hou (Txina) (2.609): 0-1.
2013-09-12:
BIGARREN TXANDA.
Yifan
Hou (Txina) (2.609) – Anna Ushenina (Ukrania) (2.500): 0’5-0’5.
2013-09-14:
HIRUGARREN TXANDA.
Anna
Ushenina (Ukrania) (2.500) – Yifan Hou (Txina) (2.609): 0-1.
2013-09-15:
LAUGARREN TXANDA.
Yifan
Hou (Txina) (2.609) – Anna Ushenina (Ukrania) (2.500): 0’5-0’5.
Osotara,
Anna Ushenina (Ukrania) (2.500) – Yifan Hou (Txina) (2.609): 0-2.
2013-09-17:
BOSGARREN TXANDA.
Yifan
Hou (Txina) (2.609) – Anna Ushenina (Ukrania) (2.500).
2013-09-16.
Iturria:
“http://taizhou2013.fide.com/en/component/turnuva/?task=fileview&kid=1”
webgunea.